Barandiaran parkearen proiektua idazteko kontratazioa atera du udalak
Proiektuak kontuan hartuko du duela hilabete batzuk egindako prozesuaren ondoriozko diseinua. Idazketak 70.000 euroko kostua izango du.
Errenteriako Udalak Barandiaran parkearen exekuzio-proiektuaren idazketa kontrataziora atera du. Hala, parkea eraikitzeko beharrezko urratsekin aurrera jarraitzen du udalak. Etorkizuneko parkea osatuko duten lerro nagusiak duela hilabete batzuk egin zen prozesuaren ondoriozko diseinuan jaso ziren, eta horiek aintzat hartuko ditu proiektuak. Proiektuaren idazketak 70.000 euroko kostua izango du.
Horrez gain, azken hilabeteotan lurzoruaren kalitatea aztertu da. Egungo orubeak hartzen zuen industria-jardueraren ondorioz, lurzorua deskontaminatu egingo da exekuzio-proiektua egiten den bitartean.