[Galeria] Izpiritu txarrak sutan erre dituzte oiartzuarrek
Atzoko gau euritsua argitu zuten San Joan suek, herriko baserri, belardi eta plazak oiartzuarrez bete ziren, lagun eta festa giroan eman zioten ongi etorria udari.
Atzoko gau euritsua argitu zuten San Joan suek, herriko baserri, belardi eta plazak oiartzuarrez bete ziren, lagun eta festa giroan erre zituzten izpiritu txarrak.
Elizaldeko auzotarrek Done Eztebe plazan zuten atzoko hitzordua. Bertan, Haurtzaro Dantza Taldeak San Joan bezperako soka dantza eskaini zuten, eta ondoren, sua piztu zuten.
HITZA ere Altzibarren izan zen, bertako belardian jendetza elkartu baitzen.
Done Eztebe plazan eta Altzibarren bildutako irudiak dira ondorengoak:
