Gurutze Santuaren plazarako sarbidea astebetez itxiko dute
Ekainaren 27tik uztailaren 4ra izango da. Plazan udal mantenurako burutu behar diren lanengatik izango da.
Ekainaren 27tik aurrera, Gurutze Santuaren plazarako sarbidea itxita egongo da, udal mantenurako lanak direla eta. Lanek irauten duten bitartean, ibilgailuek ezingo dute Donibane kaletik sartu. Dena den, Kale Nagusitik sartzeko baimena izango dute bertako garajeen erabiltzaileek eta zamalanetako ibilgailuek, azken horiek astelehenetik larunbatera 8:00etatik 13:30era. Lanak uztailaren 4ra arte luzatuko dira.