[Galeria] Harrotasunez bete dituzte herriko kaleak
Ortzadar banderaren igoerak bat egin du aurten bigarren Harrobira bizikleta martxarekin. Bertaratutako guztiek omenaldia egin diote gero Vicente Vadillo Francisi.
Francialdisaren azken ekintzetako batek eta bigarren Harrobirak bat egin dute gaur Errenteria-Oreretan. Batetik, transmarikabollo kalejira egin dute herriko hamarka lagunek Alabergatik, eta Kaputxinoetako biribilgunean ortzadar banderaren igoera egiteko bildu dira. Ordu berean, Harrobira Transmaribollo Bizikleta Martxako txirrindulariak iritsi dira herrira, txalo zaparrada batekin jaso dituzte.
Mash Elizalde gazte errenteriarrak zintzilikatu du aurten bandera, Iñaki Queralt zinegotziarekin batera.
Ondoren, Vicente Vadillo Francis-en oroigarrian omenaldia eta lore eskaintza egin diote bertaratutako guztiek.