Gai sorta zabaleko udalbatzarra asteazkenean Oiartzunen
Landuko diren puntuen artean Oiartzungo Feministen I. Planaren onarpena dago. Etxez etxeko laguntza zerbitzua ere izango da hizpideen artean.
Ekainari dagokion udalbatzarra mamitsuan izango da Oiartzunen. Hautetsiek hamazazpi puntuko gai ordenari egin beharko diote aurre asteazkeneko (hilak 29) udaletxeko bilkuran, 18:00etatik aurrera. Honakoa da gaien zerrenda:
- 1. Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
- 2. Oiartzungo Politika Feministen I. Planaren onarpena.
- 3. Oiartzungo Udalak ematen dituen diru laguntzak arautzeko ordenantza-aldaketaren hasierako onarpena.
- 4. 2023 urteko jaiegunaren proposamena onartzea.
- 5. Rafael Pikabea 20, Valbuena Etxea, orubearen Xehetasun Azterketaren behin betiko onarpena.
- 6. Herri bideen inbentarioko Ibarburu bidea jabari publikotik desafektatzeko eta ondare ondasun aitortzeko espedientea hastea.
- 7. Eskontzegi bidearen berreskuratze espedientean aurkeztutako alegazioak ezeztea eta berreskuratzea berrestea.
8. Etxez-etxeko zerbitzua finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundia eta Oiartzungo Udalaren arteko lankidetza hitzarmenaren onarpena. - 9. Lanbarren poligonoko udal eremu batean telefonia mugikorreko antena edukitzeagatik American Towers SLUrekin kontratua onartzea.
- 10. Lanbarren poligonoko udal eremu batean telefonia mugikorreko antena edukitzeagatik Vandage Towers SLUrekin kontratua onartzea.
- 11. Oiartzungo Udala eta Ibargain Musika Eskolaren arteko hitzarmenaren aldaketa, mantenu-gastu orokorren igoerari aurre egiteko.
- 12. Geuretik Sortuak egitasmoa gauzatzeko Udalbiltza Partzuergoa eta Udalaren arteko hitzarmenaren aldaketa eta 2022ko ekarpenaren gastua onartzea eta ordainketak egitea.
- 13. 2022ko Oiartzungo Xanisteban Jaietan ekitaldiak antolatzeko diru laguntzen banaketa onartzea eta ordainketak egitea.
- 14. Kreditu gehigarri bidezko 4/2022 zenbakiko kreditu-aldaketarako espedientearen onarpena.
- 15. Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
- 16. Beste organoen jardueraren jarraipena.
- 17. Eskari-galderak.