Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Normaltasunera itzuli da Xorrola zerbitzua

Atzo goizean greba hasi zuten langileek, baina arratsaldean ohiko normaltasunera itzuli ziren, Autobus Cuadra S.L. enpresarekin akordio batera iritsi baitziren. "Guztiontzako zerbitzu duina, segurua eta kalitatezkoa" aldarrikatzen ibili dira azken asteetan.

xorrola
Imanol Saiz Gomez de Segura
Oiartzun
2022/06/28

Ordu gutxi batzuk iraun ditu Xorrolako langileen grebak, atzo (hilak 27) goizean hasi eta arratsaldean bertan bukatutzat eman zuten, Autobuses Cuadra S.L. enpresarekin akordio bera heldu ondoren. Goizean zehar zerbitzu minimoak eskaini ondoren, arratsaldean itzuli ziren normaltasunera autobus gidariak, hala jakinarazi zuten sare sozialetan. “Eskerrik asko egun hauetan helarazi diguzuen elkartasuna, eta barkamena eskatzen dizuegu grebaren ondorioz eragin ahal izan ditugun eragozpenengatik”, esan zuten. 

Udalak azpikontratatutako Autobuses Cuadra S.L.  enpresari atxikita egon dira orain arte bi langileren kontratuak, udalaren baldintza-agiriaren bidez. Langile hauek, astean berrogei orduz lan egiteaz gainera, enpresa esleipendunak “Oiartzungo kontratuaz kanpoko beste zerbitzu batzuk egitera behartzen” dituela salatzen ibili dira, “lan eskubideak urratuz eta lan eta zerbitzuko segurtasuna bermatu gabe”. Askotan 10, 11 edo 12 ordu jarraian lan egin behar izan dutela diote, maiz jardunaldia bikoiztuz, “horietako langile bat Oiartzungo kontratuaz kanpoko beste zerbitzu batean zegoelako”.

Ez da lehen aldia “lan eskubideak eta segurtasun neurriak urratzeagatik” enpresa salatzen dutela, hori esan zuten atzo sare sozialetan zabaldutako oharrean. “Horri buruzko irtenbideak bilatzeko erakutsi den utzikeria ikusita”, greba egiten hastea erabaki zuten atzo goizean. Eskaeren artean, Xorrolako langileek zerbitzu honetarako bakarrik lan egin dezatela jaso zuten, eta “nola ez, guztiontzako zerbitzu duina, segurua eta kalitatezkoa” nahi dute.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.