[Galeria] San Pedroko Inude eta Artzainen haurren desfilea

San Pedroko txikienen konpartsak kolore eta dantzaz josi du barrutia gaur eguerdian. Helduena, datorren igandean.

Eguerdiko 12:00etan abiatu dira San Pedroko txikiak, inude eta artzainez txukun jantzita.

San Pedroko Inude eta Artzain txikiek egin dute 2022ko sanpedroetako desfilea, eta eguzkia lagun, gainera! 12:00etan abiatu da konpartsa barrutia kolore, dantza, musika eta umorez josteko.

Haurren desfilea eginda, helduek dute orain testigua. Uztailaren 3an, datorren igandearekin, egingo dute horiek euren erakustaldia, txikienen ordu berean: 12:00etan. Horien jarraian Vermutekea antolatu dute, Boteron.

Jarraian, gaur eguerdiko desfilearen zenbait irudi:

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.