Bueltan da Ozzinema egitasmoa
Datorren asteartean "El mago de oz" filma eskainiko du Ozzinemak. Arratsaldeko 19:30etan hasiko da, Niessengo film-aretoetan.
Datorren asteartean, uztailaren 5ean, Ozzinema egitasmoak beste film bat proiektatuko du. Oraingoan, ikusleek “El mago de oz” (1939) filmaz gozatzeko aukera izango dute. Arratsaldeko 19:30etan hasiko da pelikularen emanaldia, Niessen film-aretoetan.
Film musikala 1939an sortu zuten, eta lehen pelikula soinuduna izan zen. Beronek, Dorothy eta bere txakur Totoren bidaia eta abenturak kontatzen ditu.
Sarrerek lau euro balio dute, eta hiru modu ezberdinetan eskuratu daitezke: esteka honetan, Lekuona Fabrikan; edo Niessenen bertan, proiekzioa hasi baina ordubete lehenago.