Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Lezoko EH Bilduk Ekialdebusen zerbitzua hobetzeko proposamenak egin dizkio aldundiari

Lezoko industrialdea aintzat hartzeko lineen berregokitzea eskatu dute. Aldi berean, maiztasunak handitzea proposatu du koalizioak.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2022/07/01

Lezoko EH Bilduk Ekialdebusen zerbitzua hobetze aldera landu dituen proposamenak helarazi dizkio Gipuzkoako Foru Aldundiari. Oarsoaldeko eta Bidasoko lineei dagozkie hobekuntza horiek, Lezon eragina dutelarik linea horiek. Hala, koaliziokideek uste dute trantsizio ekologikoaren alde urratsak egiteko garraio publikoaren aldeko apustua egin behar dela. Baina aldundiak egindako azken proposamenen harira (datorren hamarkadan egungo zerbitzuak mantentzearen alde egin dute), EH Bilduk uste du prozesua herritarrekin partekatu behar zela, “herritarrei berrantolaketari buruzko informazioa helaraziz eta auren partaidetza bilatuz”.

Honakoak dira EH Bilduren proposamenak (behekoak). Esan dutenez, zerbitzuak zabaltzeko, eta egungo lineen artean ahalik te konexio onenak bilatzeko asmoa dute proposamenek. Aldi berean, garraiobidearen prezioa gutxitzearen aldeko apustua egin du EH Bilduk.

  • Lezoko industrialdera zerbitzua, linea berriak ezarriz. Horretarako, bi proposamen:
    • Hondarribia-Irun-Lezo-Donostia (E27aren ibilbidea): Letxunborro hiribidea 59 (Irungo suhiltzaileak)-Gaintxurizketa gaina- Lezoko industrialdea- Lezo- Kaputxinoak- Pasai Antxoko Renfe-Buenavista. Astelehenetik igandera, ordu erdiko maiztasunarekin.
    • Oarsoaldea mailako linea zirkularra: Errenteria-Arraguako topo geltokia-Lanbarren industrialdea-Gaintxurizketa-Lezoko industrialdea- Lezo- Lezo/Errenteria tren geltokia. Ordu puntetan, langile gehienen sartu eta irteerak bermatzeko.

  • EHUko Gipuzkoako Campusera linea berria: P. Donibane- Lezo- Errenteria- P. Antxo- Ibaetako campusa. Astelehenetik ostiralera: goizean, eguerdian eta arratsaldean.
  • Maiztasunak handitu:
    • Pasai Donibane- Lezo-Donostia (E01): Gaur egungo ordu puntetako maiztasuna handitu, ordu puntetan jendez gainezka joaten baita autobusa.
    • Ospitalerako zerbitzua handitzea (E03). Lan egunetan eta larunbatetan, ordu erdiroko zerbitzua, eta igandetan eta jaiegunetan, orduero.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.