Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Andonaegiko obrei buruzko informazio saioa egingo dute bihar

Auzoko bizilagunek eskatu ahal izango dituzten laguntzen berri eman nahiz aholkularitza bulegoari buruzko xehetasunak azalduko dituzte.

Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/07/04

Bihar, asteartea, informazio saio bat eskainiko dute Andonaegiko frontoian 18:00etan, euren etxebizitzak birgaitu nahi dituzte auzo horretako bizilagunek eskatu ahal izango dituzten laguntzen berri emateko. Aurkezpenean udal ordezkariek eta informazio bulegoko talde teknikoak parte hartuko dute, eta aurreratu dute proiektuaren %30etik %50era bitarteko finantziazioa eskuratu ahalko dutela atxikitako pasaitarrek.

Eraikinen irisgarritasuna eta energia eraginkortasuna hobetu nahi duten obrek, guztira, 8 milioi euroko zuzkidura dute. Diru horrekin espazio eta bide publikoak berrurbanizatzeko eta hobetzeko lanak egitea aurreikusi du udalak.

Bulego berri bat
Bizilagunei aholkularitza pertsonalizatua eskaintzeko informazio bulego bat gaitu dute Andonaegiko Jauregiko zaindariaren etxea izandakoan. Bertako teknikariek pasaitarrek jaso ahal izango dituzten laguntzen berri emango diete bertaratzen direnei. “Azalduko diete zein jarduketa sartzen diren planaren barruan eta zein laguntza dagokien jarduketa horiengatik”, zehaztu dute udaletik.

Bulego horren ordutegia honakoa izango da: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara, eta asteazkenetan 15:00etatik 17:30era. Hitzordua edo bilera eskatu nahi dutenek 943 00 43 05 telefonora deitu edo WhatsApp mezua bidal dezakete.

Pilota, bizilagunen teilatuan
Izaskun Gomez alkateak nabarmendu du auzoko pertsonek erabaki behar dutela parte hartu nahi duten ala ez. Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuetan sartuta dauden funts horiek lortu ditu Pasaiako Udalak, eta eledunak gaineratu du jabeen erkidegoei “beharrezko laguntza guztia” emango dietela birgaitze proiektuak aurrera eramateko eta dagozkien laguntzak eskuratzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.