2022/7/4

Odola emateko aukera egongo da bihar

Merkatuzarren izango da, eta 17:00etan hasi eta 21:00ak arte egongo da bertaratzeko aukera.

[Argazki galeria] Bianditz, Errenga eta Aiako Harria argiztatu dituzte oiartzuarrek

Gure Eskuk eta Kataluniako hainbat erakundek elkarlanean antolatutako Pirinioetako Bidea egitasmoak erantzun handia izan du herrian. Dozenaka oiartzuarrek parte hartu zuten larunbatekoan.

Digitalizaziorako eta trantsizio ekologikorako laguntzak emango ditu udalak

Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreetako enpresek eskatu ahalko dute, eta 450.000 euroko aurrekontua izango du.

Andonaegiko obrei buruzko informazio saioa egingo dute bihar

Auzoko bizilagunek eskatu ahal izango dituzten laguntzen berri eman nahiz aholkularitza bulegoari buruzko xehetasunak azalduko dituzte.

[Argazki galeria] "Udazkenean indar handiarekin bueltatuko gara"

Hileko lehen astelehena izanik, herriko kaleak aldarrikapenez bete ditu gaur Duintasunak. Udan atsedena egingo dutela jakinarazi dute.

Hibaika eta Sanpedrotarrak bandera bana ekarri dute etxera asteburuan

Lider mantentzen da 'Libia' KAE1-en, eta Hondarribiarekin puntutan berdinduta, baina bigarren, da Hibaika ETEn. KAE2-koak ere uretaratu dira.

[Bideoa] Zaria burujabetzara begira jarri dute

Errenteria-Oreretako Gure Eskuren deialdiari jarraiki ehunka izan dira Zaria mendira argiztatzera joan diren herritarrak.

[Bideoa eta argazki galeria] Lezoarrek ere erabakitzeko eskubideari argia eman diote

Ehunka izan ziren Jaizkibelen Pirinioetako Bideari ekarpena egin zioten lezoarrak. Mikel Arrizabalaga izan zuten gogoan.

Arkahitzen laugarren saioa, uztailaren 8an

Eneko Abasolo 'Abarkas', Kepa Isasi, Maddi Aiestaran eta Patxi Castillo ariko dira kantuan 23:00etatik aurrera.

Kolonbiaren oraina eta geroari buruzko hitzaldia antolatu dute Gaztañon

Presidente hautatu berriarekin sortutako abagunea izango dute mintzagai. Hitzaldia datorren asteazkenean izango da, uztailaren 6an, Gaztañoko auzo lokalean.

Pasaiatik abiatuko da Urtanta ekimena

Hilaren 22tik 24ra, mendizaletasuna, euskara, musika, euskal ondarea eta itsasoa uztartuko dituen ekimena antolatu dute. Pasaiatik abiatu eta Askainen emango diote ibilbideari amaiera.

Donosti Cupen 49 partida Plazetan

Gaurtik ostirala bitartean Donosti Cup futbol txapelketaren ia 50 partida jokatuko dituzte herriko futbol zelaian.

soinuenea

Herri Musika Eskolan matrikulatzeko epea, zabalik

Soinuenea Herri Musikaren Txokoak jakinarazi du hilaren 15era bitarte apuntatu daitezkeela herritarrak. Irailaren 12an hasiko dute ikasturtea.

xanistebanak 2019

Aurki zabalduko dute Xanistebanetan hesien zaintzan lan egiteko poltsa

Datorren astelehenetik apuntatu daitezke 18 urtetik gorako oiartzuarrak. Zozketa publikoa hilaren 26an izango da, udaletxeko pleno areto nagusian.

Astekariko denbora-pasen dinamika (2022-7-1)

Uztailak 1eko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Mahalaren produktuen saskia da.

Gehiago