Odola emateko aukera egongo da bihar

Merkatuzarren izango da, eta 17:00etan hasi eta 21:00ak arte egongo da bertaratzeko aukera.

Bihar, uztailak 5, odola emateko aukera izango dute herritarrek. Hitzordua Merkatuzarren izango da, eta 17:00etan hasiko dira lehen ziztadekin. Lagundu nahi duen herritar orori luzatu zaio gonbita. Bertaratzeko asmoa edukiz gero Lau Haizetararekin harremanetan jartzea gomendatzen da. Horretarako, 688 765 398 telefonora deitu, Whatsapp bat bidali edo zaintza@lauhaizetara.eus emailera mezua bidali behar da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.