[Galeria] Pentsio duinen aldeko bizikleta martxak geldialditxoa egin du herrian

1.080 euroko gutxieneko pentsioak, zerbitzu publikoen defentsa eta zaintza lana partekatuak aldarrikatzeko martxa eskualdera iritsi da gaur. Hamarka errenteriarrek harrera egin diete txirrindulariei.

Euskal Herritik milaka kilometro egin ondoren, pentsio duinak aldarrikatzeko bizikleta martxak Errenteria-Oreretako errepide, kale eta plazak bete ditu. Hamarka txirrindularik herriko erdigunea aldarrikapenez bete dute. Herriko Plazan herritarrek eta udal ordezkariek harrera egin diete.

Honako hiru eskaerekin abiatu ziren pentsiodunak joan den hilaren 13an Donostiatik: 1.080 euroko gutxieneko pentsioak, zerbitzu publikoen defentsa eta zaintza lana partekatuak.

09:30 inguruan iritsi dira Errenteria-Oreretara Irundik abiatu diren martxalariak. Gaur da aldarrikapen mobilizazio ibiltariaren azken etapa, eguerdian Donostian bukatuko delako.

Ikusi goizean HITZAk bildutako hainbat irudi:

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.