[Bideoa] Zaria burujabetzara begira jarri dute

Errenteria-Oreretako Gure Eskuren deialdiari jarraiki ehunka izan dira Zaria mendira argiztatzera joan diren herritarrak.

Oreretarrek bat egin zuten larunbatean Pirinioetako Bidearekin. Herritar gehienak Zaria argiztatzera joan ziren, nahiz eta inguruko beste mendi tontor batzuetan ere izan ziren herritarrak, gauez horietara iristeko zail samar zirenak. Ehunka izan ziren Gure Eskuren eta Kataluniako hainbat erakunderen deiari jarraiki burujabetzaren, beraz, erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria egin zutenak.

Errenteria-Oreretako Gure Eskuk egunak eman zuenaren bideoa egin du, bertan hainbat argazki eta ikus-entzunezko daudelarik. Iñaki Nogueira Goral-ek egindakoa da. Jarraian ikus daiteke:

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.