Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Hibaika eta Sanpedrotarrak bandera bana ekarri dute etxera asteburuan

Lider mantentzen da 'Libia' KAE1-en, eta Hondarribiarekin puntutan berdinduta, baina bigarren, da Hibaika ETEn. KAE2-koak ere uretaratu dira.

[Argazkia: Hibaika AE].
Olaia Gerendiain
Errenteria-Orereta,Pasaia
2022/07/04

Larunbatean KAE1-eko hirugarren jardunaldia eta ETEko laugarrena hartu zituen Castro Urdialesek (Espainia). Gizonezkoek beste hitzordu bat izan zuten atzo, Elantxoben (Bizkaia); eta beste bina KAE2-ko arraunlariek.

Emakumeek bost kaleko modalitatean egin zuten arraun herenegun, sarrera librearekin, bi luze eta ziaboga bat bete behar izan zituztelarik. Gizonezkoek, aldiz, lau kale eta sarrera librea, guztira lau luze eta hiru ziabogarekin. ETEn 9 traineruk hartu zuten parte, bi txandatan. KAE1-en, 12 ontzi, hiru txandatan.

Hibaika nagusitu zen sasoiko laugarren norgehiagokan, bandera eskuratu zuelarik Hondarribiari 10 segundo pasatxoko aldea aterata. Dena den, eta puntutan berdinduta badoaz ere, Ama Guadalupekoa lehen da gaur-gaurkoz sailkapen orokorrean, eta atzetik Errenteria-Oreretako emakumeen trainerua.

KAE 1
Sanpedrotarrek lehen egin zuten Castro Urdialesen, bigarrenekiko (Zarautz) 10 segundoko aldearekin, gainera. Sanjuandarrek seigarren bukatu zuten estropada, eta bederatzigarren Hondarribiak.

Gizonek, baina, ez zuten atseden hartzeko astirik izan, hurrengo egunean, igandearekin, Elantxobeko XXXIV Traineru Estropada izan baitzuten jokoan, eta orduko horretan Zarautz nagusitu zitzaien, lehen eta bigarren postuak elkartrukatuz aurreko egunekoarekiko.

Errekak eta Ama Guadalupekoak larunbatean baino hobeto egin zuten, biek ala biek postu bat gorago bukatu zutelarik estropada (bosgarren eta zortzigarren, hurrenez hurren).

Gauzak horrela, moreek lidergoa mantentzen dute oraindik ere sailkapen orokorrean; horra hor KAE1-eko palmaresa:

1º SANPEDROTARRA 45
2º ZARAUTZ GESALAGA OKELAN 40
3º ARKOTE SEGUROS BILBAO 37
4º S.D.R. PEDREÑA 34
5º SAN JUAN 32
6º MATRIX HONDARRIBIA 25
7º CAMARGO CUEVA EL PENDO 24
8º CASTRO BRUNO SAEZ 24
9º DELTECO ZUMAIA 21
10º DEUSTO BILBAO 15
11º ORIO ORIALKI 8
12º BUSTURIALDEA 7

KAE 2
Gizonen hirugarren mailakoek ere asteburu lanpetua izan dute, egun bakoitzeko estropada bana lehiatu dutelarik Oarsoaldeko ordezkari Trintxerpe eta Hibaikak. Larunbatean Yurrita Group VI Bandera eskuratzeko egin zuten arraun Mutrikun. Laugarren sailkatu zen Hibaika eta azken Illunbe.

Atzo hiriburuan izan ziren, Ur Kirolak 100-XII Bandera Donostiarra estropadarekin. Pasaitarrek postu berbera mantendu zuten, eta hobeto egin zuten errenteriarrek, bigarren bukatu baitzuten norgehiagoka, Lapurdiren atzetik.

Esandakoekin, horra hor kategoriako sailkapen orokorra:

1º LAPURDI ANTTON BILBAO 27
2º HIBAIKA SUSPERREGI EDUKIONTZIAK 19
3º DONOSTIARRA 18
4º MUTRIKU 18
5º PORTUGALETE 16
6º ASTILLERO 16
7º IRC SANTOÑA 9
8º CASTRO MARINERA 9
9º TRINTXERPE 3
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.