Donosti Cupen 49 partida Plazetan
Gaurtik ostirala bitartean Donosti Cup futbol txapelketaren ia 50 partida jokatuko dituzte herriko futbol zelaian.
Gaur hasi da Donosti Cup nazioarteko futbol txapelketa. Dozenaka talde ari dira bertan, Euskal Herrikoak eta nazioartekoak: Katalunia, Espainiako Estatua, Ameriketako Estatu Batuak, Palestina, Mexiko, Frantzia… Horietatik hainbatek Lezoko futbol zelaia izango dute etxe ostirala arte. Goizez eta arratsaldez izango dira partidak, neskenak nahiz gizonenak, gaztetxoenak eta ez hain gazteenak. Orotara 49 lehia jasoko ditu Plazetak.
Gaur eta asteazkena bitartean sailkapen ligaxketako norgehiagokak izango dira herrian. Ostegun eta ostiralean, berriz, final-hamaseirenetakoak, final-zortzirenetakoak, final-laurdenetakoak eta finaerdietakoak jokatuko dituzte. Hemen horien zerrenda.
Lezoko Udalak nabarmendu du Lezoren izena munduan ezagutarazteko aukera dela Donosti Cup, eta aldi berean, nazioarteko futbolaz gozatzekoa.