Etxean lehiatuko dira asteburuan traineru pasaitarrak
KAE 1 Ligako ontzien estropada hartuko du Donibanek datorren larunbat arratsaldean. Bosgarren lehia puntuagarria izango da.
'Erreka' trainerua, artxiboko irudi batean. Pasaiako KAE 1-eko traineruek etxean egingo dute arraun datorren larunbatean, San Juan Koxtape Arraun Elkarteak KAE Ligarekin elkarlanean antolaturiko I CMO Valves Banderagatik. Bertan izango dira Erreka eta Libia.
Asteburukoa, sasoiko bosgarren estropada puntuagarria izango da KAE-ko lehen mailakoentzat. 17:30ean abiatuko dira 12 traineruak, bi txandatan banatuta; gaur arteko sailkapeneko azken seiak lehenengo txandan arituko dira, eta besteak bigarren txandan. Horiek guztiek lau luze eta hiru ziaboga egin beharko dituzte, erlojuaren aurkako sisteman.
Horra hor, gaur-gaurkoz, KAE 1 Ligako sailkapen orokorra:
| Elkartea | Puntuak | |
|---|---|---|
| 1º | SANPEDROTARRA | 45 |
| 2º | ZARAUTZ GESALAGA OKELAN | 40 |
| 3º | ARKOTE SEGUROS BILBAO | 37 |
| 4º | S.D.R. PEDREÑA | 34 |
| 5º | SAN JUAN | 32 |
| 6º | MATRIX HONDARRIBIA | 25 |
| 7º | CAMARGO CUEVA EL PENDO | 24 |
| 8º | CASTRO BRUNO SAEZ | 24 |
| 9º | DELTECO ZUMAIA | 21 |
| 10º | DEUSTO BILBAO | 15 |
| 11º | ORIO ORIALKI | 8 |
| 12º | BUSTURIALDEA | 7 |
