20:00etako kanpaiekin batera bota dute txupinazo eta hasi dira, bi urteko geldialdiaren ostean, Antxoko jai zuri-gorriak ospatzen.
Etorkizuna Eraikiz kapsularen bidez 99 lezoarrek egindako proposamenak aztertu ditu gaur Markel Olano diputatuak Jesus Maria Martiarena alkatearekin. Aparkatzeko zonaldea handitzea eta espaloiak berritzea eskatu dute nagusiki herritarrek.
Eraikina egitea ezinbesteko urratsa da Barandiaran parkea eraikitzeko. Lanek 3 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua izango dute.
Uztaila eta abuztuan goizez irekiko dute soilik, astelehenetik larunbatera. Irailaren 1ean itzuliko da ohiko normaltasunera.
Galtzarabordako kiroldegiko gaikako bilketa bikoiztu eta asteburuetan egingo da. Horrez gain, landa eremura ere zabalduko da.
KAE 1 Ligako ontzien estropada hartuko du Donibanek datorren larunbat arratsaldean. Bosgarren lehia puntuagarria izango da.
Datorren larunbatean, hilak 9, tren zerbitzu bereziak jarriko dituzte martxan Lasarte-Oria eta Hendaia artean, ohiko eskaintzaz gain.
Talde Ekologistak idazki bat bidali dio udalari lanen lizentziagatik eta ingurumenean eta osasunean izan dezaketen eraginagatik galdetzeko.
Iragan hilabetean alerta egoeragatik bertan behera utzitako irteera berreskuratuko dute hilaren 16an. Izen-emateak irekita daude jada.