Etxean lehiatuko dira asteburuan traineru pasaitarrak

KAE 1 Ligako ontzien estropada hartuko du Donibanek datorren larunbat arratsaldean. Bosgarren lehia puntuagarria izango da.

'Erreka' trainerua, artxiboko irudi batean.

Pasaiako KAE 1-eko traineruek etxean egingo dute arraun datorren larunbatean, San Juan Koxtape Arraun Elkarteak KAE Ligarekin elkarlanean antolaturiko I CMO Valves Banderagatik. Bertan izango dira Erreka eta Libia.

Asteburukoa, sasoiko bosgarren estropada puntuagarria izango da KAE-ko lehen mailakoentzat. 17:30ean abiatuko dira 12 traineruak, bi txandatan banatuta; gaur arteko sailkapeneko azken seiak lehenengo txandan arituko dira, eta besteak bigarren txandan. Horiek guztiek lau luze eta hiru ziaboga egin beharko dituzte, erlojuaren aurkako sisteman.

Horra hor, gaur-gaurkoz, KAE 1 Ligako sailkapen orokorra:

  Elkartea Puntuak
1º SANPEDROTARRA 45
2º ZARAUTZ GESALAGA OKELAN 40
3º ARKOTE SEGUROS BILBAO 37
4º S.D.R. PEDREÑA 34
5º SAN JUAN 32
6º MATRIX HONDARRIBIA 25
7º CAMARGO CUEVA EL PENDO 24
8º CASTRO BRUNO SAEZ 24
9º DELTECO ZUMAIA 21
10º DEUSTO BILBAO 15
11º ORIO ORIALKI 8
12º BUSTURIALDEA 7

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.