Etxeko hondakin toxiko eta arriskutsuen bilketan, aldaketak
Galtzarabordako kiroldegiko gaikako bilketa bikoiztu eta asteburuetan egingo da. Horrez gain, landa eremura ere zabalduko da.
Errenteria-Oreretako hiri hondakin solidoen (HHS) gaikako bilketa hobetzeko eta zabaltzeko, aldaketak izango dira etxeko hondakin toxiko eta arriskutsuen garbigune mugikorren kudeaketan.
Horrela, astelehenetan Galtzarabordako kiroldegian egiten zen gaikako bilketa bikoiztuko da, eta larunbat eta igandetan egingo da, asteburu honetatik aurrera.
Horrez gain, uztailaren 11tik aurrera, landa eremuko zerbitzua zabalduko da Zamalbideko aparkalekuan. Astelehenetan ahalbidetuko da, egun osoan, HHSen ekarpen gunearen ondoan.
Errenteriako Udaletik azaldu dutenaren arabera, 2021ean udalerriko hondakinen %60a gaika bildu zen. Horren harira, udalak herritarrak animatu nahi ditu gaikako bilketan eta hondakinen birziklatzean aktiboki laguntzen jarraitzeko, ingurumena babesteko eta klima aldaketaren ondorioak arintzeko.