Tolosaldeko biraren bosgarren etapa, datorren larunbatean
Iragan hilabetean alerta egoeragatik bertan behera utzitako irteera berreskuratuko dute hilaren 16an. Izen-emateak irekita daude jada.
Datorren larunbatean, hilak 16, Urdaburu Mendizale Elkarteak iragan hilabetean alerta egoeragatik bertan behera gelditu zen Tolosaldeko biraren bosgarren etapa egingo du. Mendi ibilaldia Bedaiotik Larraitzera izango da, eta bidean, Urreaga eta Urrezko Haitza gailurretatik pasatzeaz gain, Amezketatik gertu ere igaroko da, guztira bost ordu inguruko ibilbidea osatuz. Pandemiaren aurretik egiten zuten moduan eta ohitura horretara itzukiz, Larraitzeko jatetxe batean bazkalduko dutela azaldu dute elkarteko antolatzaileek.
Autobusak 07:30ean Zumardiko geltokitik eta 07:45ean Aritzetatik irtengo dira. Izen-emateak irekita daude dagoeneko, eta hiru modutara egin daitezke: Urdaburuko egoitzan astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara; 943 52 78 79 telefonora deituta aurrez aipatutako egun eta ordu berean; edo ahalbidetu duten galdetegi baten bidez.
Mendi irteeraren xehetasunak Urdaburu Mendizale Elkartearen webgunean ikus daitezke.