Erosketak erraztuko dituen zerbitzua abiatu du Errenkoaldek
Herriko merkatariek NikErrenteria-ko kontsignak jarri dituzte Niessenen bezeroek produktuak ondo datorkienean jaso ditzaten.
Errenteria-Oreretako merkatariek bezeroentzat doako zerbitzu berri bat jarri dute martxan. Errenkoaldek kontsignak jarri ditu Niessen merkataritza guneko zinema leihatilen ondoan merkatariek paketeak utz ditzaten euren bezeroentzat, bezero horiei ondo datorkienean jasotzeko.
Erosketak telefonoz edo online egin daitezke, eta merkatariek NikErrenterian-eko kontsignatan utziko dituzte bezeroek jaso ditzaten.
Bideo honetan azaltzen da zertan datzan merkatariek abiatu duten zerbitzu berria: