[Galeria] Lezoko Udalekuetan San Ferminak ospatu dituzte
Gaur goizean Lezoko Udaletxean bota dute txupinazoa. Txuri-gorriz jantzita ospatu dute San Ferminen egun handia.
Gaur da San Ferminen egun handia eta txupinazo eta guzti ospatu dute Lezoko Udalekuetako haurrek. Lezoko Udaletxeko balkoitik bota dute txupinazoa. Kartoizko kaxekin zezenak sortu eta beren entzierro propioa egin dute.
Hona hemen Lezoko Udalekuetatik bidalitako zenbait argazki: