Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Udalak asebetetze eta beharrei buruzko inkesten emaitzak aurkeztu ditu

600 herritarrek hartu zuten parte maiatzean egin ziren inkestetan, eta udalerriaren, Udal Gobernuaren eta udalak ematen dituen zerbitzuen inguruan galdegin zitzaien.

Eñaut Gracia, Aizpea Otaegi eta Maite Gartzia.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/07/07

Errenteriako Udalak sustatuta, Aztiker Soziologia Ikerguneak inkestak egin zituen maiatzean herritarrek udalerriaren, Udal Gobernuaren eta udalak ematen dituen zerbitzuen inguruan duten iritzia jasotzeko. Inkesta horiek bi urtetik behin egiten dira 2016tik, beraz, honakoa izan da bideratzen diren laugarren aldia, eta antzeko egitura duenez, konparazioak egitea errazten du. Horrez gain, gardentasun ariketa bihurtzen dira, gardentasun atarian baitaude eskuragarri.

Guztira 600 inkesta egin zaizkie Errenteria-Oreretan bizi diren 18 urtetik gorako herritarrei, eta gaur ezagutarazi dituzte jasotako emaitzak Aizpea Otaegi alkateak, Maite Gartzia Kultura eta Kirol zinegotziak eta Eñaut Gracia Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak. Parte hartu duten 500 pertsona ausaz hautatu dira eta gainerako 100ek kontrol-lagin bat osatzen dute, talde horren iritzia denboran zehar nola aldatzen den ikusteko.

Udal ordezkariek azaldu dute inkesta horietan jaso diren iritziak eta ondorioak garrantzitsuak direla Errenteriako Udalarentzat, horien bidez martxan dauden edo abiatuko diren proiektuak eta udal politikak definitzeko zein birorientatzeko lagungarriak direlako.

Udalerriarekiko asebetetze-maila eta arazo nagusiak:

Herritarren batez besteko asebetetzea Errenteria-Oreretari dagokionez, 10etik 7,9koa da, eta gehienbat garraio publikoari dagokionez udalerriak dituen loturak, herriko giroa, eskaintza kulturala eta bizimodu lasaia nabarmendu dituzte.

Bestalde, kezka nagusi bezala, bi nabarmendu dituzte herritarrek: aparkaleku eta segurtasun falta.

Udal Gobernua eta kudeaketaren balorazioa:

Udal Gobernuaz galdetuta, inkestadunek eman dituzte erantzunen arabera, balorazio orokorra 10etik 6,8koa da, eta %68,4k uste du “Errenteriako arazoak konpontzen ari dela”eta badakiela nola konpondu, baina denbora gehiago behar duela”. Oposizioari dagokionez, %26,8ak dio “ez duela ez laguntzen, ezta oztopatzen ere”.

Horrez gain, hainbat zerbitzuri eta auzo bakoitzak jasotzen duen arretari buruz galdetuta, ezberdintasunak antzeman dituzte. Balorazio positiboena Erdiguneko, Olibeteko eta Etxe Berrietako bizilagunena da; eta negatiboena berriz, Galtzaraborda eta Iztietakoena.

Egungo eta etorkizuneko proiektuak

Gai zehatzei dagokionez, udal ordezkariek esparru batzuetan antzemandako pertzepzio ona nabarmendu dute; hala nola, udaletxera joatean jasotako arretari, kultura eskaintzari, tokiko merkataritzaren eta ostalaritzaren sustapenari eta kirol instalazioen eskaintzari.

Etorkizuneko ardatzei dagokionez, herritarrek garrantzitsutzat jo dituzte gazteen eta adinekoen beharrak asetzearekin, azpiegiturak eta instalazioak hobetzearekin eta tokiko ekonomia indartzearekin zerikusia duten neurriak.

Azkenik, proiektu zehatzei buruz galdetuta, indarra hartu dute gazteen emantzipazioa sustatzearekin, bakarrik bizi nahi ez duten adinekoentzako etxebizitza alternatibak eskaintzearekin, adinekoen zaintzan gehiago inbertitzearekin eta tokiko merkataritza eta ostalaritza sustatzearekin lotutakoek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.