Bigarren eta hirugarren postuak lortu dituzte San Juan eta Sanpedrotarrak

Asteburuan CMO Valves bandera lehiatu dute San Juanen Pasaiako bi taldeek. Orokorrean, Sanpedrotarra lehenengo da, eta San Juan laugarren.

Sanpedrotarraren trainerua, larunbatean ekinean. Argazkia: Sanpedrotarra A.E.

Joan den larunbatean, uztailaren 9an, Pasai San Juanen ospatu zen KE1 mailako CMO Valves Bandera. Arkote Seguros Bilbok bandera eskuratu bazuen ere (20:30,63ko denborarekin), traineru pasaitarrek bigarren eta hirugarren postuan heldu ziren: San Juanek, bigarren, 20:31,72ko denbora behar izan zuen; eta Sanpedrotarrak, ordea, 20:34,60koa. Hona hemen, CMO Valves Bandera estropadako sailkapena:

1

ARKOTE SEGUROS BILBAO

20:30,63 12
2

SAN JUAN

20:31,72 11
3

SANPEDROTARRA

20:34,60 10
4

ZARAUTZ GESALAGA OKELAN

20:46,95 9
5

S.D.R. PEDREÑA

20:48,61 8
6

DELTECO ZUMAIA

20:51,46 7
7

MATRIX HONDARRIBIA

20:54,73 6
8

DEUSTO BILBAO

20:55,56 5
9

CASTRO BRUNO SAEZ

20:58,81 4
10

CAMARGO CUEVA EL PENDO

21:05,74 3
11

ORIO ORIALKI

21:06,22 2
12 BUSTURIALDEA 21:22,19 1

Aurrera begira, Sanpedrotarrak lehen postuari heldu dio sailkapen orokorrean, 55 punturekin, San Juan laugarren dagoelarik, 43 punturekin; hirugarrenak baina sei gutxiagorekin. Hona hemen, estropaden 2022ko denboraldiko sailkapen orokorra:

1 SANPEDROTARRA 55
2 ARKOTE SEGUROS BILBAO 49
3 ZARAUTZ GESALAGA OKELAN 49
4 SAN JUAN 43
5 S.D.R. PEDREÑA 42
6 MATRIX HONDARRIBIA 31
7 CASTRO BRUNO SAEZ 28
8 DELTECO ZUMAIA 28
9 CAMARGO CUEVA EL PENDO 27
10 DEUSTO BILBAO 20
11 ORIO ORIALKI 10
12 BUSTURIALDEA 8

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.