Erromeria, Auntxa Trikitixa eskolako ikasleen eskutik
Igandean musika eta dantzaz beteko dute kontzejupea. Auntxakoekin batera Irungo Kontserbatorioko ikasleak ariko dira.
Igande honetan (hilak 17) musika eta dantzak Oiartzungo kontzejupea hartuko dute, Auntxa Trikitixa eskolako ikasleek eta Irungo Kontserbatoriokoek erromeria eskainiko baitute. 11:30ean hasiko dutela jakinarazi du eskolak. Herritar orori, haur zein heldu, luzatu diote dantzara eta festara batzeko gonbita.