Lau atxilotu Oiartzunen, droga trafiko delitua leporatuta
Industria pabiloi batean legez kanpoko marihuana plantazio bat atzeman zuten ostegun arratsaldean. 1.200 bat marihuana landare konfiskatu zituen Ertzaintzak.
Joan den ostegun gauean Ertzaintzak lau lagun atxilotu zituen Oiartzunen, industria pabiloi batean legez kanpoko marihuana plantazio bat atzeman ondoren. 1.200 bat marihuana landare atzeman zituzten agenteek. Hazteko fasean zeuden landareak eta saltzeko prestatua zeuden kukuluak konfiskatu zituzten, baita landarea hazteko material ugari ere.
Droga delitua leporatu diete lauei. Atxilotutako lagunek 80, 49, 42 eta 40 urte dituzte, eta dagoeneko Donostiako Guardiako Epaitegiaren eskuetan utzi dituzte.