18:30ean haurren txupinazoa botako dute, eta 20:00etan emango diete ofizialki hasiera 2022ko Karmengo Amaren Jaiei. Igandea, azken eguna.
Madalen kaleko 27. zenbakian dago kokatua, liburutegi zaharra zegoen lekuan, eta helburua da euskara biziberritzeko eta hiztunen arteko berdintasuna sustatzeko esperimentazio gune erreferentziala bilakatzea.
Lezoko EH Bilduk kezka adierazi du euskararen kale erabilerak izan duen beherakadagatik. Neurriak proposatu ditu.
Errenta aitorpena euskaraz egiteagatik, Oarsoaldeko lau herrietako lau biztanlek otordu goxoak egiteko sariak irabazi dituzte.
Uztailaren 5 eta 6an nazioarteko ikastaro zein azterketak egin zituzten. Hunbo elkarteko kirolariak maila gorenean aritu ziren.
Bost irabazleek sarrera bikoitz bana izango dute txupinazoa udaletxeko balkoitik ikusteko. Udala jarriko da saridunekin harremanetan.
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak prestatu du, eta eguzkiaren arriskuez eta bizimodu osasuntsu bat izatearen garrantziaz ariko dira. 5 eta 13 urte bitarteko haurrek hartu ahalko dute parte.
Segalari oiartzuarra podiumetik kanpora gelditu bada ere, datorren astean Euskal Herriko Txapelketan ariko da.
Bere balio profesionalagatik eta musika prestakuntza zabalagatik hautatu dute; 2015etik Andra Mari Abesbatzaren zuzendaria ere bada.
Oiartzungo Udalak egin du moldaketa, eta obrak 5.600 euroko aurrekontua izan duela adierazi du.
Atzo hiru partida lehiatu zituzten herritarrek. Gaur ordea, lau norgehiagoka izango dira, 18:00etatik aurrera, Kontzejupean.
Senior kategorian bi urre erdietsi dituzte marea urdineko palistek. Taldekide guztien lanari esker, bigarren sailkatu da talde pasaitarra.