Abian dira aste honetako eskuz pasakako norgehiagokak
Atzo hiru partida lehiatu zituzten herritarrek. Gaur ordea, lau norgehiagoka izango dira, 18:00etatik aurrera, Kontzejupean.
Txost klubak adierazi moduan, aste honetako Oiartzungo XI. Eskuz Pasaka Txapelketaren partidak abian dira. Atzo, asteazkena, zenbait norgehiagoka jokatu ziren, eta hauek izan dira emaitzak:
- Bergara-Iradi 1 / Caetano-Etxeberria 7
- Aranburu-Lizarazu 7 / Ugalde-Ugalde 9
- Leonet-Olaiz 9 / Noble-Aranburu 7
Gaurkoan beste zenbait partida jokatuko dira, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, kontzejupean.