Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Badalab hizkuntza berrikuntzako laborategia aurkeztu dute

Madalen kaleko 27. zenbakian dago kokatua, liburutegi zaharra zegoen lekuan, eta helburua da euskara biziberritzeko eta hiztunen arteko berdintasuna sustatzeko esperimentazio gune erreferentziala bilakatzea.

Markel Olano, Goiatz Oiartzabal, Aizpea Otaegi, Mikel Irizar eta Olatz Olaso.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/07/14

Badalab hizkuntza berrikuntzako laborategia martxan da, eta gaur goizean aurkeztu dute Goiatz Oiartzabal Badalabeko zuzendariak, Aizpea Otaegi alkateak, Markel Olano diputatu nagusiak, Mikel Irizar Badalabeko lehendakariak eta Olatz Olaso Badalaben lehendakariorde eta erakunde sozialen ordezkariak. Gune berri hori Errenteria-Oreretako Madalen kaleko 27. zenbakian dago kokatua, liburutegi zaharra zegoen lekuan. Eraikineko azken bi solairuetan du egoitza laborategiak.

Badalab Hizkuntza Berrikuntzako Laborategia Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako ‘Etorkizuna Eraikiz’ programaren barrukoa da. Badalaben helburua da euskara biziberritzeko eta hiztunen arteko berdintasuna sustatzeko esperimentazio gune erreferentziala bilakatzea. Horrez gain, gune horren beste egiteko nagusi bat da euskara etorkizuneko agertoki eta interakzio sistema berrietan erabilia izan dadin, esperimentaziotik ekarpena egitea. Dena prest dute, eta irailetik aurrera hasiko dira buru-belarri.

Goiatz Oiartzabal da Badalaben zuzendaria, eta zenbait egitasmoren inguruan mintzatu da: “Berrikuntzak etorkizunera garamatza eta etorkizuna bete-betean biziko duten pertsonei galdetu behar zaie. Haien irudikapenetik abiatzen gara, etorkizun horretan euskarak eta hizkuntza gutxituek toki duina izan dezaten, komunitatea bere osotasunean garatzea ahalbidetuko duen balio.sistemari esker”.

Badalab gunea sortzeko bi erakunde izan dira ezinbestekoak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Errenteriako Udala. Hori dela eta, bi erakundeen ordezkari gorenek hartu dute parte gaurko aurkezpenean. Aizpea Otaegi alkatea: “Bizi dugun ziurgabetasunean, argi pixka bat jartzera dator Badalab. Gure buruari egin beharreko galderak zein diren ere zalantzan jartzera dator, gure buruari egin beharreko galderak ere zein izan daitezkeen pentsatzeko gonbidapenarekin datorrelako”.

Markel Olanoren aburuz, paradigma berriek hizkuntza gutxituei “modu nabarmenean” eragiten diete, eta euskara salbuespena ez dela azaldu du: “Garai berriek tresna, proiektu eta baliabide berriak eskatzen dituzte, eta ahalegin horretan akuilu izango da Badalab. Aniztasunetik abiatuz, elkarlan zabal bat aktibatuz, ikuspegi eraldatzaile bati helduz, euskararen etorkizuna indartzeko tresna berritzailea da”.

Saioaren bukaeran, Oiartzabalek aurrera eramango diren egitasmoen artean bi nabarmendu ditu. Alde batetik, gazteekin batera, prozesu espekulatibo bat egingo da. Etorkizuna irudikatzeko espekulazio prozesuaren oinarria da desiragarritasun klabean garatzen dela. Ulertu nahi da gazteek nolako etorkizun desiratua irudikatzen duten, gero horretan nola eragin antzemateko. Bestetik, Errenteria-Oreretan aniztasuna lantzen duten eragileekin batera abiatuko den lanketa, hizkuntzaren aldagaia, gizarte kohesioa eta komunitategintza uztartzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.