Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Lezoko EH Bildu: "Elebakartasun guneak behar ditu euskarak Lezon"

Lezoko EH Bilduk kezka adierazi du euskararen kale erabilerak izan duen beherakadagatik. Neurriak proposatu ditu.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2022/07/14

Kezka azaldu du Lezoko EH Bilduk euskararen kale erabilera jaitsi delako. Datuek adierazten dute, koaliziokideen ustez, herriko erabileraren beheraldia berretsi egin dela, “eta bestetik haurren eta gazteen arteko erabilera maila kaskarra begien aurrean jartzen digute, susmo txarrenak egiaztatuz”. Horren aurrean neurriak proposatu ditu EH Bilduk, norberaren esparrutik barru-hausnarketa bultzatzeko eta aldi berean eragile izateko. “Elebitasun sistematikoak kalte egiten dio dagoeneko euskararen garapenari. Elebakartasun lerroak edota guneak behar ditu euskarak Lezon”.

Herriko Euskararen Herri Batzordeak aitortza eta errespetua merezi dituela nabarmendu du koalizioak. Baina “euskarak merezi duen lekua eta tratua izan dezan” dei berezia egin die lezoar guztiei, eta batez ere helduei, ardura pertsonala hartzeko garaia iritsi dela iritzita. “Ezin diegu egoeraren ardura gazteei, ikastetxeei eta, are gutxiago, haurrei leporatu, helduok etxean, lanean, kalean eta aisian gaztelaniaz jo eta su ari garen bitartean”.

Barne gogoeta horren barruan, norbanakoen konpromisoaz gaindi, hainbat esparrutan eragin behar dela uste du EH Bilduk, merkataritzan, administrazioan, lan munduan, kulturan eta aisian esaterako: “Herri mailako elkar hartze bat behar dugu plan baten bidez euskarari bultzada emateko”.

Udalari ere zuzendu zaio koalizioa. Euskararen herriko ezagutzaren araberako (herritarren %60 euskalduna da, eta beste %20 ia euskalduna) politikak behar direla esan du, “gaztelaniaren makulurik gabe ibili behar du aske euskarak gure herrian”. Zentzu horretan, elkarlanerako prest daudela adierazi dute, “garbi dugu herritar guztiak kontuan izango dituen Lezo euskalduna nahi dugula”.

 

Erlazionatutako edukiaAdin tarte guztietan jaitsi da euskararen erabilera Lezon
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.