Laugarren egin du Jon Otegik, Gipuzkoako Azkartasuneko Txapelketan
Segalari oiartzuarra podiumetik kanpora gelditu bada ere, datorren astean Euskal Herriko Txapelketan ariko da.
Segako estilo tradizionaleko Gipuzkoako txapeldunorde izan ostean, joan den asteburuan Jon Otegi segalari oiartzuarra laugarren sailkatu zen Gipuzkoako Azkartasuneko Sega Txapelketan. Igande arratsaldean, hilaren 10ean, Zizurkilgo Nekola baserrian ekin zioten txapelketari. Beroari egin zioten aurre parte hartu zuten zazpi segalariek.
Datorren asteburuan, igandean (hilaren 17an), Jon Otegi Euskal Herriko Sega Txapelketan lehiatuko da, Aian (Gipuzkoa).