Eskubidean lasterketak Trintxerpen egin du geldialdia
Karmengo jaien egitarauaren baitan, haur eta nerabeen eskubideen alde egin dute korri trintxerpetar gazteek gaur eguerdian.
Karmenen lehen goiza giro ederrean eman dute Trintxerpeko gazteenek, Eskubidean lasterketa antolatu baitute Euskadi etorbidean, 12:00etan hasita.
Bi txandatan atera dira korrikalariak, 0-6 urte bitartekoak lehenengo eta 6-12 bitartekoak gero. Bukaeran, zukuak banatu dizkiete parte hartzaileei, eta lasterketarako erabili duten Eskubidean kamiseta ere eraman dute opari.