Emakumeen %11-16k pairatzen duen arren, ‘lipedema’ hitza idatzita dagoen aldi bakoitzean zuzentzaile ortografikoak gorriz azpimarratu du. Maddalen Arenaza errenteriarrak eman du erantzuna: «Izendatzen ez dena ere existitzen da».
Alebin, infantil eta kadete mailako finalak jokatu dira, 10:30etik aurrera, Agustina Otaola pilotalekuan.
'Sasoian sasoikoa - Con mucho gusto'. da eslogan berria. Gaurkotzea eta egungo egoerara egokitzea nahi izan dute merkatariek, nortasuna eta historia alde batera utzi gabe.
Herriko hainbat sortzaileren izena daramate aurtengo udalekuetako taldeek. Haurrekin saio bereziak egiten ari dira, «haien barruan zerbait pizteko» asmoa baitu Abaraxka ludotekak.
'Udalok zeinekin partekatu behar dugu boterea? Ausazko metodologiak aztergai' izango dute hizpide, irailaren 12an, Lekuona Fabrikan.
Orion, Zierbenan eta Pedreñan jokatuko dituzte asteburuko banderak Oarso Bidasoko traineruek. KAE2koek atseden asteburua dute.
Udala herritarrekin lanean aritu da ahalik eta plan eraginkorrena izateko. Irailaren 15era arte ahalko dira hobekuntzak proposatu.
Izena ematen dutenek abuztuaren 2an posta bidez mezu bat jasoko dute, zein eta nola hil behar duten zehaztuz. Jokoa, abuztuaren 2an bertan hasiko da, txupinazioarekin.
Karmengo jaien egitarauaren baitan, haur eta nerabeen eskubideen alde egin dute korri trintxerpetar gazteek gaur eguerdian.
Hilaren 20ean, hileroko odol emate saioa antolatu dute Antxoko Kultur Etxean. 16:30ean hartuko dituzte lehen boluntarioak.
Agustin Lojorena errenteriarrak dohaintzan eman ditu argazkiak. Erakusketa uztailaren 30era arte egongo da zabalik.
Hilaren 23an (larunbata da) jokatuko dute txapelketa, Iturriotz auzoko Iturri Berri elkartean. "Sari mundialak" egongo direla aurreratu dute antolatzaileek.
19:00etan hasiko dira final-laurdenetako norgehiagokak. Ondoren finalerdien eta finalaren txanda iritsiko da.