Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Erreportajea] Heziketarik gabe, aisialdia  ez delako hain dibertigarria

Herriko hainbat sortzaileren izena daramate aurtengo udalekuetako taldeek. Haurrekin saio bereziak egiten ari dira, «haien barruan zerbait pizteko» asmoa baitu Abaraxka ludotekak.

Arnaizek eta Beratarbidek batera eskaini dituzte saioak, Ehuntze espazioan.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Oiartzun
2022/07/15

Goiz dibertigarria pasatzeaz gainera, sorkuntzaren mundura gerturatzen ari dira egunotan herriko haurrak Abaraxka ludotekari esker. Ohiko aisialdi eskaintzaz gainera, herriko hainbat sortzailerekin hartu-eman berezia izaten ari dira aurtengo udalekuetan. Talde bakoitzari sortzaile baten izena jarri diote, eta diziplina horietako asko gertutik ikusi eta ikasten ari dira ia 400 haur.

Ongi pasatzea, baina ikasten. Jomuga hori dute Oiartzungo udalekuek. Urtero lanketa berezia egiten dutela kontatu du Abaraxkako Nekane Martiarenak. «Ez dugu ulertzen aisialdia heziketarik gabe. Saiatzen gara ongi pasatzen, baina beti heziketa puntu batekin».

Kultura da aurtengo gai nagusia, «herrian puri-purian baitago» Martiarenaren ustez. «Herriko kulturgintzak egun duen indarra ikusita, une aproposa iruditu zitzaigun gai hau lantzeko». Hala, herriko hogeitik gora sortzaileri «aitortza txiki» bat egin nahi izan diete lehenik, baina bestetik, herriko haurrak diziplina ezberdinetara gerturatu nahi dituzte, «haien barruan zerbait pizteko» asmoa baitute. «Balio asko transmititzen dizkiegu: euskararen beharra, naturaren zaintza, feminismoa, herrigintza…», nabarmendu du Abaraxkako kideak.

Balio horiek, mahai gainean
Gogoz eta ilusioz jaso dute sortzaileek Abaraxkaren gonbidapena. Allende Arnaiz eta Idoia Beratarbide dira aurtengo protagonistetako bi, asko gozatu dituzte haurrekin egindako saioak, hori kontatu diote Hitza-ri. «Ilusio handia egin dit gonbidapenak, aitortza txiki bat bezala jaso dut», aitortu du Arnaizek.

Arnaiz eta Beratarbidek batera eskaini dituzte euren saioak. Horietan zigiluekin gorpuzkerak margotu dituzte haurrek, «gorpuzkera eta genero aniztasuna lantzeko asmoz», Arnaizen hitzetan. Talde lanari ere garrantzia handia eman diote, eta erakutsi diete etxeko gauzekin «gauza oso politak» egin daitezkeela.

Beratarbidek ere balioan jarri du ludotekak egiten duen urteroko apustua, «heziketari begira herriak esfortzu berezia» egiten duela uste du: «Benetan garrantzitsua da haurrek in situ sortzaileen lana lehen lerrotik ikustea, ikus dezatela asko garela lanean ari garenak»

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Kirola, Gipuzkoa

Luis Mari Goikoetxea hil da, Zumaiako Arraun Elkarteko presidente ohia

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.