Odola emateko hitzordua dute antxotarrek datorren asteazkenean

Hilaren 20ean, hileroko odol emate saioa antolatu dute Antxoko Kultur Etxean. 16:30ean hartuko dituzte lehen boluntarioak.

Odol emate saio bat, Pasai Antxon.
Hileroko odola emateko saioa datorren astean egingo dute; zehatzago, asteazkeneko 16:30ean helduko dira lehen boluntarioak, eta 08:15ean bukatzea aurreikusi dute.
 
Egoitza, betikoa: Antxoko Kultur Etxea. Iragan hilabeteko saioan 34 poltsa jaso zituzten, horien artean bakarra odol emaile berri batena. Arduradunek ohartarazi dute funtsezkoa dela jende gazte berria batzea elkartasun keinuari.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.