Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

Garai berriekin lotutako marka berria izango du merkatuak aurrerantzean

'Sasoian sasoikoa - Con mucho gusto'. da eslogan berria. Gaurkotzea eta egungo egoerara egokitzea nahi izan dute merkatariek, nortasuna eta historia alde batera utzi gabe.

Merkatuko, Errenkoaldeko eta udal ordezkariak.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/07/15

Errenteria-Oreretako merkatua udalerriko merkataritzaren bihotza da herritarrentzat eta erreferente askorentzat. Egungo merkatua Niessen merkataritza zentroan dago, eta honakoa du hirugarren belaunaldia, oraingoak bi aurrekari izan baitzituen: azoka zaharra eta gaur egun Merkatuzar dena.

Gaur egun une aldakor batean murgilduta gaude, eta garai berrietara egokitzeko, merkatuaren markaren diseinua aldatzeko beharra ikusi zutela azaldu du Maixabel Alfonso merkatariak. Alfonsok azaldu du “gaurkotzea eta egungo egoerara egokitzea islatzea” nahi zutela, baita euren “nortasuna eta historian zehar definitu gaituzten eta oraindik ere definitzen jarraitzen gaituzten balioak ere”.

Alfonsoren hitzetan, merkatuko merkatariek “janari ona defendatzen” dute, “sasoiko elikadura eta mimoz hautatutako produktuen” aldeko apustua egiten dutelarik. Horrez gain, pertsona guztiak gonbidatu nahi dituzte “sasoiko zaporeak eta sukaldaritza berraurkitzera”.

Ideia horietatik sortu zuten merkatariek marka berria: Sasoian sasoikoa – Con mucho gusto. Eslogan horrekin merkatariak “eroso eta identifikatuak” sentitzen direla baietsi du Alfonsok, eta “oso pozik” daude “herritar guztiei erakusteagatik eta haiekin partekatzeagatik”.

Maika Martin Errenkoaldeko presidenteak ere balioan jarri nahi izan du merkatuaren markaren eraldaketa: “Garrantzitsua da Errenteria-Oreretarentzat erreferenteko merkatu bat izatea. Denbora generamatzan merkatua sustatze bidean, eta modernizatzea beharrezko ikusten genuen. Errenkoaldetik merkatuaren iniziatibak bultzatzen ditugu eta are eta gehiago orain denak elkarte berean gaudela. Uste dugu iniziatiba hauek elkartzearen emaitza direla, eta denoi motorrari indar handiagoz eragitea ahalbidetuko digula”.

Udala, bidelagun

Errenteriako Udala bidelagun izan dute merkatariek prozesuan, eta Aizpea Otaegi alkateak merkatuak herrian duen garrantziari egin dio erreferentzia: “Herriaren bizigarritasunaren parte garrantzitsua eta ezinbestekoa dira gure merkataritza eta ostalaritza. Merkatuak gure komertzioa dinamizatzen du, eta ezinbestekoa da beraien ondoan egotea, pieza garrantzitsua direlako. Berrikuntzekin eta balioekin lotutako merkataritza bat dugu, gogoa eta nahia duena bezeroari etengabe onena eskaintzeko. Guk prozesu hori lagundu behar dugu, horretarako gaude, eta guretzako garrantzitsua da gure artean dugun elkarlan markoa”.

Horrez gain, jakina da udalerrian Touring Kirol Elkarteak mendeurrena ospatuko duela datorren urtean. Klubak elastiko berriak sortuko ditu urteurren berezi horretarako, eta merkatariek ere elastiko horietan euren txokoa izango dutela aurreratu du Otaegik: “Touringek mendeurrena ospatzeko kamiseta berezi bat diseinatuko du. Elastiko horretara merkatuaren logoa inkorporatuko dugu, iruditzen zaigulako bi elementu identitario direla bai Touring eta baita merkatua ere. Elkarri asko eman diezaioketela uste dugu”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.