Gaur da 3x3koaren finalen eguna
19:00etan hasiko dira final-laurdenetako norgehiagokak. Ondoren finalerdien eta finalaren txanda iritsiko da.
Azken eguna du gaurkoa Piztu Lezoren IV. Saskibaloiko 3x3ko Txapelketa Herrikoiak. Lehiatik harago doan txapelketan 28 taldek eman dute izena, eta horien artetik emaitzarik txukunenak lortu dituztenak iritsi dira bizirik gaurko partidetara.
Lehenik eta behin, eta 19:00etan hasita, final-laurdenetako lau partidak jokatuko dituzte. Horietan irabazle direnek, 20:15ean eta 20:30ean ekingo diete finalerdiei. 21:00etan, berriz, finalaren txanda.
Jardueraren emaitza zehatzak eta argazki galeriak ikusteko, joan Piztu Lezoren webgunera.