Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Udalen eta herritarren arteko harremana aztertuko duten ikastaroak

'Udalok zeinekin partekatu behar dugu boterea? Ausazko metodologiak aztergai' izango dute hizpide, irailaren 12an, Lekuona Fabrikan.

Itziar Ostolaza, Aizpea Otaegi eta Dani Losada.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/07/15

Errenteriako Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Uda Ikastaroek Udalok zeinekin partekatu behar dugu boterea? Ausazko metodologiak aztergai ikastaroa antolatu dute Lekuona Fabrikan datorren irailaren 12rako. Gai hori jorratzeko egun osoko programa prestatu dute ikastaroen arduradunek, eta gaur aurkeztu dute Aizpea Otaegi alkateak, Itziar Ostolaza Herritarren Partaidetza zinegotziak eta Dani Losada Udako Ikastaroetako zuzendariordeak.

Honakoa izango da Errenteriako Udalak eta EHUko Uda Ikastaroek elkarlanean antolatzen duten bigarren topaketa. Aurtengoak iaz hasitako ibilbideari jarraipena emango dio, herritarren eta erakundeen arteko harremanari helduko baitiote.

Pandemiak eragindako egoerak politika publikoak egiteko testuingurua aldatu eta esplizituago egin duela azaldu dute udal ordezkariek. Horren harira, erakundeen eta herritarren arteko harremana berriro zehazteko beharra jarri da mahai gainean, eta udalak erronka horri aurre egiteko lehen lerroan daude. Horrez gain, Errenteriako Udalak eta beste hainbat tokiko entitatek gobernantza publiko-komunitarioa deitu izan den gobernantza-eredua garatu dute, eta eredu horretan sakontzeko tresna berriak eta berrituak erabili behar direla azaldu dute. Hori dela eta, udalak botere banaketarako erreminta diren ausazko metodologiak aztertu nahi ditu.

Bideratuko den ikastaroa, gehienbat, tokiko administrazioan, gobernantza ereduetan eta gizarte mugimenduetan interesa duten pertsonei zuzenduta dago, eta Udalok norekin eta nola partekatu behar dugu boterea? Ausazko metodologiak aztergai galderaren inguruan mintzatuko dira, udalek boterea partekatzeko duten beharraren eta moduen inguruan begirada jarriz.

Egun osoko egitaraua

Aipatutako ikastaroa irailaren 12an izango da, Lekuona Fabrikan, presentzialki edo online jarraitu ahal izango da, eta egun osoko programazioa prestatu dute. Errenteria-Oreretan ausazko metodologiak erabilita aurrera eramandako esperientzia batetik abiatuta, tresna horien ezaugarriak eta erabilgarritasunak aztertuko dituzte Aztikerreko kideek.

Goizeko saioan hiru hizlarik hartuko dute parte. Lehenik, Arantxa Mendiharate politologoak eta eta Deliberativa-ko kideak prozesu deliberatiboen eta zozketaren arteko loturak analizatuko ditu. Ondoren, Bartzelonako Pompeu i Fabra unibertsitateko irakasleak zozketa bidezko partaidetza prozesuen eta herri mugimenduen arteko elkarguneak izango ditu hizpide. Azkenik, Zelai Nikolas legelari eta Eusko Ikaskuntzako kideak argi kritikopean jarriko ditu metodologia horiek. Arratsaldean, berriz, hiru hizlari horien arteko mahai inguru bat antolatu da.

Izen-emateak eta prezioak

Ikastaroan parte hartzeko matrikulazioa online egin behar da, eta izena emateko epea irekita dago jada. Errenteria-Oreretan erroldatutako herritarrentzat doakoa izango da izen-ematea; eta gainontzekoek, berriz, EHUren gainontzeko ikastaroetako prezio bera ordaindu beharko dute. Honakoak dira tasak:

  • Errenteria-Oreretan erroldatutakoak: doan.
  • Matrikula orokorra: 45€.
  • Matrikula murriztu orokorra: 38€.
  • Matrikula exentzioa: 32€.
  • Elkar txarteldunak: 38€.
  • Euskaltegi eta autoikaskuntza zentro homologatuetako kideak: 38€.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.