Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Haurren ahotsa ere jaietan entzun dadin

Aurten ere, Madalen Jaiek haurrei zuzendutako egitaraua izango dute. 2015. urtetik, gainera, haurrek prestatzen dute egitaraua, «bidelagun» batzuen laguntzarekin. Jaietan sartzen lehenak izango dira.

Haurrek euren pregoia prestatu dute aurten ere.
Aitor Odriozola Zubillaga
Errenteria-Orereta
2022/07/18

Nora Barroso Moreno eta Naroa Otamendi Diaz dira haurren bidelagun horietako bi, eta argi dute zein izan zen Haurren Jai Batzordea sortzearen abiapuntua: «Haurrek hitza ematea eskatzen ziguten». Ordutik hona, hainbat ekintza antolatu dituzte: ferietara etortzen diren familien haurrekin elkartu, abesti bat, dantza bat eta, noski, txupinazoa. Urtez urte, txupinazoa «eraikitzen» joan dira, prozesuan zehar atera diren gauzak txertatzen joan direlako. Haurrek hasiko dituzte madalenak, osteguneko 18:15ean, Mila Koloreko Txupinazoarekin.

Batzordekideek aitortu dute «beti» hartzen dutela sorpresa haurren proposamenekin, eta euren mugak «guztiz apurtu» izan dituztela: «Bat-batekotasun horretan helduok bizitzen jakin behar dugu. Hori da, azken finean, beraiei ahotsa ematea». Jartzen dieten baldintza bakarra «egingarria izatea» da.
Hortik sortu zen, esaterako, Batuburrunba: «Zarata egitea eskatzen ziguten, entzunak izatea. Orduan, bururatu zitzaigun umeek etxetik sortutako instrumentuak ekartzea, eta ZoZongorekin batera txupinazoaren aurretik 45 minutuko kalejira egitea».

Haurren txupinazoa 18:00etan izango da, Koldo Mitxelena plazan. Batuburrunba, berriz, 17:15ean irtengo da Zumarditik. Horrez gain, apar festa, eskulan tailerrak eta antzerki bat ere antolatu dituzte madalenetako beste egun batzuetarako.

Egingarritasunaren muga horretan, baina, ez zaizkie etorkizunerako ideiak falta: «Beraien bazkaria nahi dute, baina oraindik ez dugu antolatzea lortu». Horrez gain, buruhandi eta erraldoi tailerra ere eskatu dutela aipatu dute batzordekideek, baina egitarauan txertatzea ezinezkoa zenez, urtean zehar egingo dute.

Herritarrei gonbita luzatu diete Haurren Jai Batzordeko kideek: «Haurrak etorkizuna dira, eta merezi du beraiek entzutea. Denok disfrutatzeko tokia dago».

Erlazionatutako edukiaHaurrak izango dira jaietan sartzen lehenak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.