Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

[Erreportajea] Herri inplikazioa bilatzen duen jai ereduaren bila

OaingozHau mugimenduaren bosgarren urtea eta hirugarren madalenak izango dira aurtengoak. Hasieratik hausnarketan dihardute, herritik sortuko den jai eredua eraiki nahian.

Madalen kalean, 2019ko Kuadrillen Eguneko poteoan. Inoizko jendetsuena izan zen.
Alaine Aranburu Etxegoien
Errenteria-Orereta
2022/07/18

OaingozHau jai herrikoien aldeko mugimendua da. 2018. urtean jaio zen, ez zegoelako konforme ordura arteko jaien ereduarekin. Egun ere martxan jarraitzen duen Txosna Batzordea arduratzen da Linoko txosnaguneko jarduerak antolatzeaz, baina herri mugimenduaren falta nabaritu zuten. Hori eraikitzera joan ziren, eta OaingozHau sortu zuten, aniztasunean oinarritutako festen alde, feministak, euskaldunak, ez homofoboak eta ez arrazistak izango direnak. Taldearen izenak orain arte dagoenari egiten dio erreferentzia: hau da dagoena, eta zerbait etorriko da.

Urtzi Lujanbio mugimenduaren kide da. Haien helburuak lortzeko «ahalik eta jende gehien lanean jartzen» saiatu direla adierazi du, «jaiak herritik sortzeko eta herrirako». Bi urtez madalenak egin ez badira ere, ez dira geldirik egon. Iaz, Makarenak egin zituzten; 2020an Dj Bull eta Dj Txankleta online aritu ziren saioa egiten, urte hartan egin ezin izan zen Kuadrillen Egunaren harira. Urte berean balkoiak atontzeko deia egin zuten aldi berean. Datozen festei begira kroketa eta falafel tailerrak egin dituzte.

HELBURUAK BETE BIDEAN

Aurtengoan ere bi gunetan egingo dute jarduna OaingozHaukoek, hain zuzen, Panier eta Lino guneetan. Jardueretan emakumeen presentzia bermatzen ahalegindu direla azaldu du Lujanbiok: guztira 24 jarduera antolatu dituzte, eta horietan izango diren musika taldeetako (Iratzar erromeria, Txamukos Mariatxiak, Grises taldea eta Dj Txankleta) bost emakume igoko dira oholtzara; aldi berean, Irantzu Varelak bakarrizketa eskainiko du. Oro har, egitaraua batez ere musika ikuskizunez osatu dutela adierazi du antolatzaileak, baina Irrien Lagunen eskutik hilaren 22an haurrentzako elkartasun jantokia ere egongo dela gogorarazi nahi izan du.

Panierreko jantokian ere bertako ekoizleei egin diete txokoa. Barrako nahiz sukaldeko jakiak bertakoak eta ekologikoak izaten saiatu direla ere esan du Lujanbiok. «Edaria osotasunean ez dugu lortu bertakoa izatea, baina garagardoa, esaterako, artisaua da eta Panier gunean topa daiteke».

Dirua jasotzea ez dela asmoa argi utzi nahi izan dute. Haien izatea «herri mugimendua indartzea» dela defendatuz, madalenetan jasotako dirua hurrengo urteko festetan inbertituko dutela ziur adieraziz. Lujanbioren arabera, kontsumoaren ereduan oinarritzen da egungo jai eredua, eta horri aurre egiteko egun osoko egitarauak eskaintzeko apustua egin dute jaietako egun guztietan zehar.

PEDAGOGIA BEHARRA

Kuadrillen Eguna hilaren 23an egingo dute, baina bazkaririk gabe. Erabaki horren berri duela aste batzuk eman zuten mugimenduko kideek. Ez zen erraza izan erabakiari eustea. Iniziatiba hori egiteak antolatzaileak «kontsumitzen» zituela ohartu ziren, eta hori bazkaria egiteari uzteko arrazoi indartsua ez balitz, jarrera matxistak eta euskararekiko erasoak ere izan zirela salatu dute antolatzaileek. «Auzolanean eraikitako espazio aske, libre, feminista, ez arrazista, ez homofoboa eta euskalduna nahi genuen Kuadrillen Egunean ere. Ez dugu %100ean lortu».

Horrez gain, hasiera batean bazkari horretan 200 pertsona elkartzetik, 1.900 pertsona biltzera pasa ziren, baina antolakuntza lanetan gorakada hori bermatu gabe. Jai herrikoiak izateko pedagogia lana egin behar dutela ohartu ziren. «Helburua baldin bada jai herrikoiak antolatzea eta ez egun bateko kontsumoari begirako bazkari eta poteo bat, ikusten dugu pedagogia egin behar dugula jendea batzeko ditugun lanetara. Orduan antolatuko dugu kuadrillen arteko bazkaria». Bitartean, era sinbolikoan ospatuko dute eguna jada saldu dituzten kamisetak jantzita, eta arratsean poteoarekin kaleak hartuko dituzte.

Gainera, mugimenduaren guneetan txandak egiteko izena eman daiteke oraindik, Sindikato tabernan.

Erlazionatutako edukiaOaingozHauren egitaraua, oso-osorik
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.