'Madalenak' antzerkia, uztailaren 23an Niessenen
Ereintza Antzerki Taldeak sortu du emankizuna, Luis Elizetxea Iturbururen zuzendaritzapean. Sarrerak 3 euroan erosi ahalko dira.
Ereintza Antzerki Taldeak Madalenak antzezlana taularatuko du larunbatean, uztailaren 23an. Antzerkia 20:00etan izango da, Niessen Kulturgunean, eta sarrerak emanaldia hasi baino ordubete lehenago jarriko dira salgai, leihatilan bertan. Sarrera orokorrak 3 euro balioko du, baina Ereintzako bazkideek doan ikusi ahalko dute.
Antzezlanak kafetegi baten irekiera du oinarri. Langile berri baten etorrerak eta bezeroen eta langileen arteko harremanak, ordea, trama korapilatuko dute.