'Zentenarioa'ren ibilbideak aldaketa txiki bat izango du
Alondegi zaharrean amaituko da, Madalen kalean, eta ez Alfontso XI.a kalean. Gainerako ibilbidea ohikoa izango da.
Errenteriako Musika Bandak Zentenarioaren ibilbidean aldaketa txiki bat egongo dela iragarri du. Alfontso XI.a kalean amaitu beharrean, alondegi zaharrean amaituko da, Madalen kalean. 19:00etan hasiko da, Andre Mariaren Zeruratzea parrokiatik, eta 21:30ean dago aurreikusita kalejiraren amaiera.
2020ean bete ziren 100 urte Zentenarioa lehen aldiz egin zenetik, eta, pandemiak urteurrena behar bezala ospatzea galarazi zuenez, Errenteriako Musika Banda indar eta poz handiarekin itzuliko da berriro Herriko Plazara zein herriko kaleetara.