Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

[Erreportajea] Arrats eta Ekintza BIBEri aitortza madalenetan

Errenteria-Orereta
Jaiak

Laguntza behar duten pertsonak artatzen dituzten elkarteak dira. Ziur azaldu dira omendu izateak euren jarduna aitortzen eta bistaratzen duela, eta pozik daude errekonozimenduarekin.

Aizpea Otaegi alkatea eta Eñaut Gracia Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia, Arrats eta Ekintza BIBEko ordezkariekin udaletxean.
2022/07/19
Mikel Del Val

Bi urteko etenaldi derrigortuaren ondoren, madalenak gainean dira, eta indartsu datoz. Egun gutxi geratzen dira herriko jaiek txupinazoarekin eztanda egiteko, eta ohikoa den bezala, madalenetako omenduek izango dute txupinazoa jaurtitzeko ohorea. Aurten laguntza behar duten pertsonak artatzen dituzten bi elkarte omenduko dituzte, herri kohesioa eraikitzen laguntzen dutenak: Arrats eta Ekintza BIBE. Urte asko igaro dira bi elkarteek euren ibilbidea hasi zutenetik, eta omendu izateak ibilbide horiei aitortza egitea dakarrela azaldu dute Arratseko Jose Mari Larrañagak eta Ekintza BIBEko Jose Antonio Barcenillak.

Arratsek 25 urte daramatza lanean. Larrañagak aipatu du proiektuaren hastapenean kartzelan zegoen jendea laguntzen hasi zirela, eta bide horretatik abiatuta, kale gorrian dagoen jendea artatzen hasi zirela, «pertsona horiek baitira askotan kartzelan bukatzen dutenak». Arratsek lan sakona egiten du bazterketa eta zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei babesa eta sostengua emateko, eta argi dute euren egitekoa: «Gure helburua da egoera txarrean dagoen jendeak norbait alboan izatea; ez bakarrik gizarteratzen laguntzeko, baizik eta haien ondoan egoteko».

Ekintza BIBE, berriz, 1994an abiatutako proiektu bati jarraipena eman zion elkartea da. 28 urte dira herrian gogor lanean daudela. «Gehienbat ludopatia eta bestelako mendekotasun psikologikoak dituzten pertsonen errehabilitazioa tratatzen lan egiten dugu», baietsi du Barcenillak. Astelehenetik ostegunera bideratzen dute euren jarduna, arratsaldetan, Errenteriako Udalak Alabergan utzi zien lokal batean. Barcenilla argi mintzo da euren egitekoaz: «Bizitzan nahastu diren pertsonei aukera bat ematen saiatzen gara, jokorik gabeko bizitza berri bat izan dezaten. Horrez gain, erakutsi nahi dugu bizi daitekeela guk eta gure familiek sufritu duguna jasan gabe».

Elkarteak, oso pozik

Txupinazoa botatzeko bi egun geratzen direnean, elkarteak unea iristeko «irrikan» daude. Arratseko Jose Mari Larrañagak onartu du «poz handia» izan dela elkartearentzat omendu izatearen errekonozimendua jasotzea, are gehiago aitortza nola etorri den ikusita: «Guk lagundutako Errenteriako jendea izan da gure ibilbidea aitortu nahi izan duena, eta oso pozik gaude horrekin. Gure lanean askotan gauzak latzak dira, eta ikusten duzunean jendea aurrera doala, bere bizitza egiten ari dela eta zutaz oroitzen dela, poz handia ematen du».

Ekintza BIBEko Jose Antonio Barcenilla ildo beretik mintzatu da, eta aitortu du omendu izatea «sorpresa atsegin» bat izan dela eta «oso pozik» daudela: «Urte asko daramatzagu Errenterian lanean, eta ilusio handia egin digu gutaz oroitu izanak. Errekonozimendu honek gure jarduna bistaratzen lagunduko du, eta garrantzitsua da guretzako jendeak jakitea herrian sufritzen duen jendea laguntzeko elkarte bat dagoela, eta hemen gaudela behar duenari laguntza emateko».

Horrez gain, Barcenillak nabarmendu du artatzen dituzten pertsona asko errenteriarrak direla, eta egoera «ilusio handiarekin» bizitzen ari direla. Gainera, Ekintza BIBEko kideak zehaztu du «garrantzitsua» dela jakitea «mundu guztiak baloratzen» duela egiten ari diren lana: «Denek ulertu dute omenduak izateko arrazoiak genituela, eta hori guretzat oso garrantzitsua da. Egiten dugun lanak balio duela, eta aitortua dela jakitea izugarria da guretzat».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako.Herrigintza egin nahi dudalako.Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrok behar dugulako.

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Agenda

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Langile bat hil da Errenteria-Oreretan, aldamio batetik erorita

2022/08/09
Errenteria-Orereta
2

[Galeria] Patxadaz gozatu dute aurtengo arkumeez ere

2022/08/06
Oiartzun
3

Karrikako festak, datorren ostiraletik astelehenera

2022/08/09
Oiartzun
4

[Bideoa eta galeria] Danbor eta barril hotsekin esnatu da Oiartzun

2022/08/06
Oiartzun
5

LAB Sindikatua: "ez dira istripuz hil, ez dira zorte txarrez hil"

2022/08/10
Errenteria-Orereta
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.