EH Bilduk "eraikitzen ari garen herriaren erakusle" nahi ditu madalenak
Erronka nagusia ospakizuna eta jaien gozamena denontzat izatea bermatzea dela dio koalizio abertzaleak. Eskerrak ematen dizkie antolaketan aritu diren eragile zein herritar guztiei.
Bihar hasiko diren Madalen Jaiak “eraikitzen ari garen herriaren erakusle” izatea nahiko luke EH Bilduk. Koalizioaren esanetan, jaiak eraiki nahi dugun herriaren isla dira: partaidetzan, konpromisoan eta elkar zaintzan oinarritutako espazio aske bat. Horri lotuta, madalenak edozein motatako erasoak baztertuz ospatzeko deia egin dute: ” Ospakizuna eta jaien gozamena denontzat izatea bermatzea da erronka”.
Bestalde, EH Bilduk eskertu egin nahi izan ditu 2022ko Madalen Jaiak antolatzen ibili diren kolektibo eta herritarrak: Jai Batzordeak eta OaingozHau kolektiboa, besteak beste.