Labaderoa berritu du udalak
Paretak margotu ditu, baita sabaiko egurra lixatu eta bernizatu ere. 6.534 euroko aurrekontua izan dute lan hauek.
Azken aste hauetan, Oiartzungo Udalak Beheko Plazako labaderoan berritze lanak egin ditu. Horien artean, paretak margotu eta sabaiko egurra lixatu eta bernizatu da.
Udalak 6.534€ bideratu ditu lan hauetara.