Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara
Goiatz Oiartzabal. Badalabeko zuzendaria.

[Elkarrizketa] «Gauza berriak egiteko gune bat izatea nahi dut, ilusioa piztuko duena»

Pasaitarra izango da esperimentazio gune berriaren zuzendaria. Onartu du «erronka handi» bat izango duela parez-pare, baina gogotsu da. Zentroaren xehetasunak eta Errenterian kokatzearen argudioak plazaratu ditu.

Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/07/22

[Badalaben gaineko erreportajea ikusteko, sakatu hemen]

Zu zeu zara proiektuko zuzendaria. Zer suposatzen du horrek zuretzako?
Egia esan erronka handia da niretzako. Egiten dakidan horretatik atera behar dut etengabe; baina, aldi berean, izugarria izaten ari da dena. Joan den osteguneko aurkezpenean nire burua 80 pertsonaren aurrean hitz egiten ikustea sekulakoa bat izan zen, jendeak esan zidan ez ninduela errekonozitzen.

Badalab erreferentziazko gune bihurtzeaz ari zarete. Zergatik?
Geure buruari erronka handi bat jartzeko bokaziotik dator ideia hori, gure ezaugarriak dituen zentrorik ez baitugu topatu mundu guztian. Ez dago hizkuntza gutxituen biziberritzean esperimentazioa sustatu nahi duen espaziorik. Bilatu dugu, baina ez dago. Gure kasuan, gainera, benetan uste dugu etorkizuneko egoera konplexuari erantzun berriak topatzeko badaukagula ekarpena egitea. Baina erreferente bilakatzearen ideia gehienbat gure burua probokatzeko eta erronka anbiziotsu bat jartzeko izan da.

Hizkuntza gutxituen biziberritzean eragin nahi duzue, beraz.
Hala da. Munduan dauden hizkuntzen ehuneko oso handi bat desagertzeko zorian dago. Orain arte, hizkuntza gutxitu baten adibideetako bat euskara izan da; baina gaur egun hizkuntza txikiak kontsidera daitezkeenak, esaterako, suediera, finlandiera edo poloniera, garai digital honetan ere desagertzeko arriskuan daude. Hori dela eta, ez da hainbeste herri txiki edo hizkuntza txiki gutxituen afera, bada lurralde edo hizkuntza gehiagori eragiten diena ere.

Errenteria-Oreretakoa da Badalabek ezarri duen gune bakarra. Zergatik hemen?
Arrazoi ezberdinak egon dira Badalab Errenteria-Oreretan kokatzeko. Alde batetik, argi genuen euskararekin lotutako laborategi bat ez genuela ohiko arnasgune edo herri txiki batean kokatzerik nahi, estereotipo horrekin hautsi nahi genuen. Nolabait euskara eremu urbanoetan kokatu nahi dugu. Bestetik, zentroa Donostian ezartzeko tentazioa izan genuen, baina dena Donostiara eramaten badugu, non geratzen da lurralde oreka hori?

Bide horretan, Errenteria-Oreretaren aukera atera zen elkarrizketetan, eta egia esan oso aukera egokia eta aproposa iruditzen zaigu herri honetan gauza asko gertatzen ari direlako. Guk Errenteria-Oreretari ekarpena egin diezaiokegu, baina udalerriak Badalabi ere ekarpena egin diezaiokeela ziur gara, Errenteriako Udalak eta herriko eragileek oso erantzun ona izan baitute proiektuarekiko.

Zer suposatuko du Errenteria-Oreretarentzat Badalab herrian egoteak?
Errenteria-Oreretatik harago ere, nahi dudana da Badalab gauza berriak egiteko gune bat izatea, ilusioa piztuko duena. Gauza on asko egiten ari gara, eta ideia eta proiektu berriak egiteko espazioa bihurtzea nahi dut. Horrez gain, aniztasunean eragile eta erreferente izan nahi duen komunitate horretan, uste dut ekosistema oso aberatsa osa dezakegula aniztasunaren kontzeptutik tira egiten badugu.

Erlazionatutako edukia[Erreportajea] Badalab, euskararen gune berria
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.