Gazteenek danborrak eta barrilak hartu dituzte soinean. Helduagoek, aldiz, txarangekin lagundu diete.
Guztira, 531 lan aurkeztu dira: poesian 245 eta prosan 286. Epaimahaia Eider Rodriguez eta Lander Garro idazleek osatu dute.
Pasaitarra izango da esperimentazio gune berriaren zuzendaria. Onartu du «erronka handi» bat izango duela parez-pare, baina gogotsu da. Zentroaren xehetasunak eta Errenterian kokatzearen argudioak plazaratu ditu.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz programaren ardatz nagusietako bat da Badalab. Etorkizunean euskara erabiliko dela bermatzeko esperimentaziotik ekarpena egingo duen espazioa da.
Santio Jaien aurrekari bezala, Aitona-Amonen aterpeak omenaldia egin die gaur eguerdian Xabin Laboari eta Nekane Puyri.
Herri kirolak, muxikoak, buruhandi eta erraldoiak eta Errenteriako Musika Bandaren emanaldia izan dira herrian goizean zehar.
Apirilean ateak ireki zituenetik, Pasaiako Turismo Bulegoak jatorri ezberdineko bisitariak artatu ditu, era ezberdineko beharrengatik.
46. eskuzko pilota txapelketan izena emateko epea zabalik da, hilaren 31ra arte. Aurten Goiko Plazako pilotalekura itzuliko dira herri mailako pilotariak nahiz federatuak.
Bi urtez luzatuko dute proiektua. Helburua, arrazoi ezberdinengatik bakartu diren pertsona helduei irtenbidea bilatzea da.
Emanaldia Oskarbi taldeak eta Loinatz abesbatzak eskainiko dute arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Done Eztebe parrokian.
Asteazken eta ostegun artean jokatu dira txapelketa herrikoiaren ligaxkako azken partidak. Txost klubak emaitza guztien berri eman du.
Asteburu honetan ez ezik, datorren astekoan ere ekimen ezberdinak antolatu dituzte. Truk txapelketa eta kronoeskalada izango dituzte, artean.