Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
OLGA LEIBAR. BERDINTASUN ZINEGOTZIA.

[Elkarrizketa] "Bakoitzak bere esparruan berdintasun ikuspegitik egin behar du lan"

Oiartzun
Orokorra

Ekainaren 29an Oiartzungo udalbatzak I. Plan Feminista onartu zuen. Leibarrek haren izaera transbertsal eta integrala azaldu du. Datozen xanistebanetarako protokoloa antolatu dute aldi berean.

Olga Leibar Berdintasun zinegotzia. B. Agirresarobe.
2022/07/22
Beñat Agirresarobe

Hutsuneren bat betetzera dator Plan Feminista?

Noski baietz. Eskariak izan genituen, batez ere mugimendu feministatik. Ikusten zen beharra zegoela, eta aldi berean legeak eskatzen zigula. Orduan, diagnostiko bat egin behar genuen lehendabizi, eta gero, Oiartzungo Udalak herria zein egoeretan zegoen aztertu behar zuen. Hori Emakundera bidali, eta txosten bat egiten du, udalak egindako plana egokia den edo ez jakiteko. Zentzu horretan, oniritzia eman zigun, bermea eman ziguten, eta udala bide onean ginela esan nahi zuen horrek.

Helburu asko ditu, berez, berdintasun plan estrategiko honek. Nagusiena da udalaren jardunean, barrenean, berdintasunaren alde era aktiboan lan egitearena. Eta horretarako, beste helburu asko jarri ditugu, adibidez, udal langileen trebatzea. Udalean lan egiten duen jendeak ez du formaziorik arlo honetan, inork ez; orduan, bakoitzak bere esparruan berdintasun ikuspegitik egin behar du lan. Indarkeria matxistari aurre egiteko sentsibilitatea landu beharra dago.

Ekainaren 29ko udalbatzan onartu zenuten Oiartzungo I. Plan Feminista. Orduan, haren izaera transbertsala azpimarratu zenuen. Horren inguruko adibiderik jar zenezake?

Lan transbertsala da, alde guztietara zabaltzen delako eta gainera, integrala. Ez dago sekzioka lan egiterik plan honetan. Udal barruan lan asko dago egiteko. Bertan egiten den lana eragin zuzena izango duelako herritarrengan. Horregatik, planaren ardura ez da soilik berdintasun sailera mugatzen. Izan ere, udaleko sail guztiek dituzte ardurak plana aurrera eramateko, bakoitzak bere esparruan dituen arduretan.

Herritarrei begira ere, planak baditu zuzeneko ekintzak. Adibidez, ikastaroak, autodefentsa eta hezkidetza tailerrak, hezkuntza komunitarioa… Hezkuntzan, haurrei genero gabeko garapen bat bideratzea da asmoa, eta hori eskolan, herrian eta etxean egin behar da. Gainera, berdintasun sailaren eginbehar bat herritarrei aholkularitza ematea da.

Planak ordenantza badu ere, eta horretan hiru gauza lantzen ditugu batez ere: emakumeen ahalduntzea bereziki; ekonomia eta gizartea; eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzak. Azken arlo horretan arreta hobea eman daiteke, detekzioa hobea egin daiteke, eta prebentzio lanak gazteekin burutzea ere oso interesgarria da.

Emakumeen ahalduntzean hirigintza genero ikuspegitik ere landu daiteke. Hor ere berdintasun ikuspegi bat barneratu behar dugu. Zaintza lanetan eta emakumeentzako jabetza eskoletan, berdin.

Ekonomia eta gizartearen antolakuntzaren eraldaketan, aitatasun aktiboaren aldeko sentiberatze kanpainak egin behar ditugu. Ezin dugu baztertu gizonekiko ditugun harremanak aldatzea, eraldatu egin behar ditugu. Maskulinitatea nola aldatu daitekeen ere garrantzitsua da.

Plana diseinatu eta onartu bitartean, herriko eragileekin harremanetan izan zarete. Norekin?

Bai, hasieratik, diagnostikoan Oiartzungo Feministen Asanbladarekin kontatu genuen, bilerak egin genituen, eta gero, plana onartu aurretik ere, beraiekin egon ginen. Bestelakoan, gazteen talde txiki batekin ere kontaktua izan dugu.

Prebentzioari begira, xanistebanetan protokolorik jarriko duzue martxan Berdintasun Sailetik?

Bai, urteak daramatzagu jaietarako protokoloak antolatzen. Jaietan, adibidez, komun amankomunak jarriko ditugu, emakumeentzat eta gizonentzat. Berrikuntza txiki bezala, konketak ere jarri ditugu. Indarkeria gabeko gunea ere jarriko dugu, eta honetan bi mahai izango dira. Mahai horietako baten helburua da emakumeak eta herritarrak, oro har, indarkeria sexistaren gaiaz kontzientziatzea; dena libre ez dela eta erasoak dauden kasuetan erantzuna izango dutela ohartaraztea; eta emakumeek haien burua defendatzeko duten gaitasunaz jabe daitezela, beste askoren artean.

Sexu Bizigunea, berriz, jaiak dibertimendua direla eta plazera eta gozamena direla ohartarazteko mahaia izango da. Erotika osasuntsua bizitzeko prebentzio materiala eta informazioa zabalduko, eta arreta emango duen sexologia zerbitzua ere izango du. Harremanei dagokienez, bikote harreman osasuntsuak zeintzuk diren, maitasun erromantikoa edo indarkeriak zer diren landuko da. Ematen du oso gauza potoloez ari garela, baina eguneroko gauzak dira.

Bestela, protokolo bat egingo da, beste urtetan bezala. Oiartzungo Feministen Asanbladak landu du, eta elkarrekin aktibatzen dugu. Jai egituretan, QR kode bidez zabalduko da, eta kalean, tabernetan, txosnetan eta eragileen artean kartelak eta eskuorri batzuk jarriko dira, edozer gauza dela, kode hori zabaltzeko.

Bukatzeko, emakumeak animatu nahi nituzke jaiak askatasunez bizitzera. Eta gizonei, berriz, erantzukizunez jokatzeko eskatzen diet, eta erasoak onartezinak direnez, ez izateko horien konplize.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako.Herrigintza egin nahi dudalako.Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrok behar dugulako.

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Agenda

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Langile bat hil da Errenteria-Oreretan, aldamio batetik erorita

2022/08/09
Errenteria-Orereta
2

[Galeria] Patxadaz gozatu dute aurtengo arkumeez ere

2022/08/06
Oiartzun
3

Karrikako festak, datorren ostiraletik astelehenera

2022/08/09
Oiartzun
4

[Bideoa eta galeria] Danbor eta barril hotsekin esnatu da Oiartzun

2022/08/06
Oiartzun
5

LAB Sindikatua: "ez dira istripuz hil, ez dira zorte txarrez hil"

2022/08/10
Errenteria-Orereta
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.