Amaitu da eskuz pasakako ligaxka

Asteazken eta ostegun artean jokatu dira txapelketa herrikoiaren ligaxkako azken partidak. Txost klubak emaitza guztien berri eman du.

Txost klubak, aste hasieran, Oiartzungo Eskuz Pasakako txapelketa herrikoiaren ligaxkako azken partiden berri eman zuen. Hori horrela, asteazkenean eta atzo azken norgehiagokak jokatu zituzten. Finalak xanistebanetan izango dira. Asteazkeneko partiden emaitzak hauek izan ziren:

  • Flores-Bergara 9 / Mitxelena-Iraola 4
  • Marin-Beaumont 8 / Noble-Aranburu 10
  • Iraola-Aburuza 1 / Lizaso-Chiapusso 1

Atzo osteguna, ordea, norgehiagoka hauek izan ziren. Emaitzak, honakoak:

  • Iturain-Oiartzabal 4 / Caetano-Etxeberria 7
  • Marin-Beaumont 6 / Mitxelena-Iraola 9
  • Ormazabal-Urbieta I 10  / Karrera-Urbieta II 12
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.